Onbide - FISIOTERAPIA ZENTROA, S.L.

Fisioterapia tratamendu fisikoaren arte eta zientzia da, hau da, eragile fisikoen aplikazioaren bidez tratamendu fisikoaren beharrean diren pazienteei sendatzen, gaitzak saihesten, errekuperatzen eta berregokitzen laguntzen dieten tekniken multzoa da. Osasuntsu gaudenean ez diogu gure gorputzari apenas arretarik jartzen eta egiten badugu, helburu estetikoengatik egiten dugu jeneralean.

Egunero pairatzen ditugun gaitz eta min txikietatik asko (burukoak, bizkarrekoak, bihurrituak, zaintiratuak…) edota erasaten gaituzten gaitz larrietatik asko eta asko, ordea, fisioterapiak bere baitan biltzen dituen tekniken bidez sendatu edo saihestu daitezke.

Fisioterapeuta, zure behar berezietan oinarrituriko laguntza plan bat ezarriz, funtzioen errekuperazio maila altuena berreskuratzen lagunduko dizun unibertsitate diplomadun profesionala da.

  • Onbide FISIOTERAPIA ZENTROA, S.L.
  • Erdiko kalea 18
  • K.P.: 20100
  • Errenteria
  • Tlf: 943 340 745
  • onbide@onbide.com