Onbide - FISIOTERAPIA ZENTROA, S.L.

Onbide Fisioterapia

TRASSSS !!!

Klinika fisioterapiako zeinahi teknika edo tratamendu gauzatzeko beharrezko den tresneria guztiaz hornituta dago. Errehabilitaziorako gimnasioa eta ezinduentzako egokituriko bulego eta komunak ditu. Hori guztia pazientea giro moderno, eroso eta atseginean senti dadin pentsatua eta egina.

MASOTERAPIA

Masajeen eragin terapeutikoan datza.

Hauek lasaigarriak, zirkulaziokoak, edemen aurkakoak, pizgarriak, kirolekoak edo gaitz zehatzagoei bideraturikoak izan litezke, zaintiratuak kasu, Cyriax masajearen bitartez.

ULTRASONOTERAPIA

Mekanoterapia mota berezi bat da, ondorio mekanikoa duelako sakonean eta zelula mailan.

Baskularizazioaren gehikuntza, barne ehunetako itsaskinen askatzea, edemen birxurgapena eta abar lortzen dituen mikromasaje edo mikrobonbeoa da, beti ere, intentsitateen bariazioaren eta emateko moduaren arabera.

ELEKTROTERAPIA

Fisioterapian korriente ugari erabiltzen dira helburu ezberdinetarako; giharretako indarra handitzeko, minberaturiko aldeetako oinazea leuntzeko, handituak jaisteko, odol zirkulazioa hobetzeko, kontrakturak lasaitzeko, laburtutako gihardura berera ekartzea, perlesi periferikoa tratatzeko, azalaren bidez botikak sartzeko, zain eta barize ultzerak tratatzeko eta askotariko gaitzak tratatzeko errehabilitazio aretoan ematen direnak.

ZINESITERAPIA

Fisioterapeutak mugimendua baliatuz garatzen duena da. Bat baino gehiago dira; mobilizazio pasiboa, pazienteak ez du inolako mugimendurik egiten, lagunduriko mobilizazio aktiboa, fisioterapeuta eta pazientea elkar hartuta, mobilizazio eutsia eta abar.

KRIOTERAPIA

Hotza eragile terapeutikotzat hartzean datza. Handituak jaisteko edo saihesteko erabiltzen da jeneralean.

TERMOTERAPIA

Errehabilitaziorako beroa erabiltzean datza, eta giharrak laxatzeko eta ehunak berotzeko erabiltzen da, hala, hauen mugimendua erraztuz. Artikulazio zurrunak mugitzeko adibidez.

MEKANOTERAPIA ETA POLEOTERAPIA

JARRERA ETA GIHAR-KATEEN METODOAREN DEFINIZIOA

Jarreren Berreziketa Osoak, R.P.G. izenez ezaguna, pazientea unitate funtzional gisa hartzen du modu globalean eta mailakatuan tratamenduko jarrerak erabiliz. Honen helburua gihar-kate tonikoetan eragitea da arazoaren jatorria aurkitu eta zuzentzeko aukera ematen duen terapia lortuz.

Gorputzaren fisiologia ulertzeko, behar funtzionaletatik eta naturak hauek nola betetzen dituen aztertzetik abiatu beharra dago.

Hala, giza biomekanika aztertzen da, gizakiaren ezaugarri fisiologiko eta anatomikoetan oinarrituriko portaera estatiko eta dinamikoaren berezitasunak ezarriz.

Tratamendua pertsona bakoitzaren arazo bereziari egokitzeko dagoen aukera dela eta, RPG-a ezin konta ahala kasuri aplika dakioke eta funtzioa berreskuratzeko, oinazea kentzeko, giharren malgutasuna berreskuratzeko eta gorputzaren lerrokatzea nahiz jarrerazko okerrak zuzentzeko tresna eraginkorra da, nerbio-gihar-hezurdura sistemako gaixotasunen azterketan eta sendabidean, forma, egitura eta funtzioaren arteko harreman garrantzitsutik abiatuta beti ere.

Metodoa Frantzian sortu zuen PHILIPPE SOUCHARDek 1981ean indibidualtasunaren, kausaltasunaren eta globaltasunaren hastapenak gidari hartuz. Geroztik autoreak berak eta bere laguntzaileek aberastu eta eguneratu egin dute euren etengabeko ekarpenekin.
Giharrak kateetan antolatuta daudela dioen oinarriaren eta lokomozio-sistemaren atalen arteko elkarreraginaren oinarriaren gainean egituratuta egonik, “ Ez da gaixotasunik, gaixoak baizik ” dioen axioma zaharra gaindituz paziente bakoitzaren arazoari heltzeko aukera ematen du.

ESKUZKO DRAINATZE LINFATIKOA,VODDER METODOA. TERAPIA ZIRKULATORIOA

Gure gorputzak 3 atalez osaturiko zirkulazio sistema du.

  • Arteria sistema (oxigenoz eta elikagaiz hornituriko odola darama).
  • Bena sistema (oxigenorik gabeko odol hondakinduna dakar).
  • Linfa sistema (gehiegizko likido eta hondakinak erretiratzen ditu).

Bena edo linfa sistematako gaitzek desorekak eragiten dituzte sistema hauetan, arazo batzuk sortuz: likidoen erretentzioa, handitua (edema), astuntasuna, nekea, erreminak, kalanbreak, larruazaleko beltzuneak, inurritzeak, azaleko gogortasunak eta ultzerak, besteak beste.

Drainatze linfatikoa zirkulazioa sustatzen duen terapia fisikoa da, likido hondakindunaren irteera erraztuz, oinazea eta handitua nahiz zirkulazioko gaixotasunen sintomak leunduz.

Zirkulazioko masajea, eskuzko drainatze linfatikoa gorputz guztian egiten da zirkulazio orokorra sustatzeko, handitua dagoen gunean (edema) bereziki jardunez, hala nola hanketan, besoetan, sabelaldean, bularraldean edo bizkarrean. Emaitza nabarmenak lortzeko saio batzuen beharra izaten da eta hobekuntza berehala sumatzen da handitua, astuntasuna eta oinazea gutxitzen direlarik.

Emaitzarik onenak lortzeko tratamenduari ariketa fisikoz, dieta batez eta galtzerdi elastiko bereziz lagundu behar zaio.

  • Ariketa fisikoa: Egunero 30 minutuko ibilaldia egin geldiunerik gabe edo 30 minutuz txirrinduan geratu gabe ibili. Motel eta leun.
  • Dieta: Azukrea, edari gozoak eta litxarreriak ken itzazu. Animali jatorrikok oipeak saihestu (haragi gorriak, manteka, frijituak, esne osoak, gazta horiak). Aukera itzazu barazkiak (letxuga, apioa, brokolia, espinaka, azenarioa, betarragak), fruta (laranjak, mandarinak, kiwiak, udareak, sagarrak). Gatzik gabe jan eta gatz dietetikoa erabil ezazu. Ken itzazu ogia, pastelak eta gailetak.
  • Medikuak agindutako galtzerdi elastikoak erabil itzazu egunero.
  • Gauero, lotara joan aurretik, atseden har ezazu ordubetez hankak goian dituzula.
  • Saihestu itzazu eguzkia eta beroa, zure larruazala kaltetzen dute eta ehunak handiarazten dituzte.

ERLAXAZIO MIOFASZIAL INSTRUMENTALA

Egitura miofaszialei galdutako mugimendu askatasuna ematean datza. Eskuz eta instrumentuen bidez ekiten zaio aldi berean. Trenkada interaponeurotikoetara eta mioaponeurotikoetara iritsi eta horiek askatzeko kako bat erabiltzen da (K.Ekman suediar fisioterapeutak asmatutakoa) Ehun miofasziala tratatzean ehun konektiboa tratatzen ari gara.

Jarrai itzazu arretaz eta aldaketarik egin gabe saioetan emandako aholkuak, konta iezazkiguzu zure sintoma edo kezka guztiak eta terapia saiorik ez galdu.

  • Onbide FISIOTERAPIA ZENTROA, S.L.
  • Erdiko kalea 18
  • K.P.: 20100
  • Errenteria
  • Tlf: 943 340 745
  • onbide@onbide.com