Onbide - FISIOTERAPIA ZENTROA, S.L.

Fisioterapiak biltzen duen tratamendu mordoaren arteko hauek egiten dira gure klinikan:

  • Pelbis Zoruaren Berreziketa: bereziki gomendagarria da erditua urreko eta ondorengo aldietan eta menopausian. Era berean, inpaktu-kirolak (running-a esaterako) jarraitutasunez egiten dituztenentzat ere oso gomendagarria da. Gimnastika hipopresiboko eskolak ematen ditugu.
  • Akupuntura: akupunturak, mina arintzeaz gain, neke- eta antsietate-mailak gutxitzen ditu.
  • Bendaje Neuromuskularra: Kinesiotapein ere esaten zaio, kirol-arloan asko erabiltzen den teknika berria da. Horregatik, izugarrizko goraldia izan du azken urteotan.
  • Traumatologia lesioak hausturak, protesiak, bizkarreko minak, gerriko minak, zerbikaletakoak, eskoliosia, zaintiratuak, lokadurak…
  • Kirol lesioak: zuntz-hausturak, distentsioak, bihurrituak…
  • Eskuzko Drainatze Linfatikoa: eskuzko draintze linfatikoa oso masaje eraginkorra da. Mobilizazio arinez egiten da, poliki eta modu progresiboan, eta oso egokia da hainbat gaitz tratatzeko: zefaleak, migrainak, zaintiratuak, zuntz-hausturak, edemak, obesitatea, etab.
  • Erreuma lesioak: artrosia, artritisa…
  • Lesio neurologikoak: hemiplegiak, fibromialgia,bizkar hezurreko muineko kalteak…
  • GTM (bertigoak eta zorabioak): GTM fisioterapiako teknikari esker, baraileko mina gutxitu eta erabat ken ditzakegu (artikulazio horren zarata eta blokeatzea, eta bruxismoa), baita ohiko min batzuk (buruko mina, lepoko mina, etab.) gutxitu ere.
  • Onbide FISIOTERAPIA ZENTROA, S.L.
  • Erdiko kalea 18
  • K.P.: 20100
  • Errenteria
  • Tlf: 943 340 745
  • onbide@onbide.com