Tratamenduak

Fisioterapiak hartzen dituen tratamendu ugarien artean, gure klinikan tratamendu hauek egiten dira:

Traumatologiako Lesioak

Hausturak, protesiak, bizkarreko minak, lunbalgiak. zerbikalgiak, eskoliosia, tendinitisa, luxazioak…

INDIBA (Irrati-maiztasuna)

Maiztasun handiko tratamendua da. Indibak 448 kHz-eko maiztasunarekin egiten du lan, eta hori da ehunen sendatzea, mina gutxitzea eta jarduerara itzultzea azkartzen duten zelula-aldaketen oinarria, emaitza bikainak eskaintzen baititu.

Talka-uhinak

Gorputzez kanpoko talka-uhinen terapiaren teknologiak (ESWT) bi soinu-uhinen erabilera hartzen du bere baitan, ehunera energia transferitzeko. Horren ondorioz, profesionalek beren praktikan jartzeko aukeratu ditzaketen bi talka-uhin mota sortzen dira.

Kirol Lesioak

Zuntzen hausturak, distentsioak, zaintiratuak… ditugu hemen.

Erreuma Lesioak

Artrosia, artritisa, fibromialgia algia…

Eskuzko Drainatze Linfatikoa (Vodder Metodoa)

Eskuzko drainatze linfatikoa oso masaje eraginkorra da, eta mugimendu oso leun, motel eta progresiboekin egiten da; bereziki egokia da zefaleak, migrainak, zaintiratuak, zuntz-hausturak, edema linfatikoak, obesitatea eta abar tratatzeko.

Lesio Neurologikoak

Hemiplejiak, muineko lesionatuak…

Akupuntura

Mina arintzeaz gain, neke- eta antsietate-mailak ere hobetzen ditu.

Bendaje Neuromuskularra

Kinesiotaping ere esaten zaio, eta teknika berritzaile bat da, kirolaren munduan duen aplikazioari esker azken urteotan arrakasta lortu duena.

ATM (bertigoak eta zorabioak)

ATM fisioterapia-teknikaren bidez, barailako mina (artikulazio honen zarata eta blokeoa eta bruxismoa) murriztu eta kendu ditzakegu, baita buruko, zerbikaletako eta abarreko minak ere.

Scroll to Top